XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ezta kasorik ere. Zuentzat aste osorako ez diagu ezer oraingoz.
Bazirudik jendarmeak txoil petral jarri direla erreka iskinan eta momentuz gauden piska batean lasai.
Emazteek baditek, ordea, zer egina bihar bertan.
Dihoazela hamabietan pausoko zubiz bestaldera eta han izango ditek betiko lekuan (badakizue, Manexen denda atzean), kaferik ekartzeko.
Bistakoak ordu horretantxe aldatu behar zituztet.
- Emazteen txanda, orduan. Ez zegok gaizki.
Bidenabar joan dedila auzoko Maritxu ere hankartean lagatzen bat ekar dezan.
- Hori
- Honunzkoan ez dik, noski, ipurdia harunzkoan bezain airoso dantzatuko, arraioak ez baditu!.
- Hartara
- Erraz egiten ditek emakumeek egunargiko lana. Hori bat duk.
- Larunbatekoa, bestea.
- Donostiarako kamioia diagu.
- Joño! Oraintxe gure ganbaran belar idorrarena baino
Frantziskok, Marxkoxek bezala, ez zuen batere gogoko tabernan halako kontutan aritzea.
Baina inoiz ordenak hala jaso behar izaten ziren beste erarik ezean.
Jai egunak ziren, bestalde, astiro aritzeko aproposenak ere.
- Zuek asmatu beharko duzue Bentasko Sanjose ermitaraino nola eraman guztia.